Federazioak

Federazioek produkzio-sektore guztietako langileak biltzen dituzte, homogeneotasun-irizpideei jarraiki. Federazio bakoitzak jarduera edo produkzio-sektore jakin batzuk biltzen ditu.

Langileak zuzenean afiliatzen dira estatuko federazioetan, dagokien atal sindikalaren, eskualdeko sindikatuaren edo lurralde-federazioen bitartez. Horiek guztiek honako eginkizun hauek betetzen dituzte:

  • Afiliazioa eta kuoten kudeaketa.
  • Negoziazio kolektiboa.
  • Lantokietako antolakuntza.
  • Enpresa bakoitzeko langileen ordezkariak hautatzea.
  • Sektoreko prestakuntza sindikala eta profesionala.
  • Beren eskumeneko gaietan langileak erakundeen aurrean ordezkatzea.
  • Ordu sindikalak, horien erabilera eta banaketa.
  • Ordezkariari laguntzeko planak.

Impactos: 196