migraciones

Gure lan-merkatuak fenomeno oso berri bati egin behar dio aurre, atzerriko langileen etorrerari, hain zuzen ere. Fenomeno hau berri samarra denez gero, desoreka handi samarrak gertatzen dira, eta diskriminazioa are mingarriagoa da horrelakoetan, legeriak berak zigortzen du-eta. Atzerriko langileak lan-legeriaren mende ez ezik, atzerritarrei buruzko legeriaren mende daude, eta azken hau gainjarri egiten zaio lehenengoari, etorkinen langile-izaera alboratuz.

Migrazioen Sailean lanean dihardugu laneko migrazio-fluxuak fenomeno gisa tratatzeko eta langile immigranteak gure lan-merkatuan sartzen laguntzeko. Banan-banako aholkularitza eta arreta eskaintzen dugu, sentsibilizazio-kanpainak egiten ditugu, lan-sareetan parte hartzen dugu gure helburu berak dituzten beste erakunde batzuekin batera, eta atzerriko langileen errealitate konplexua ezagutzera emateko materiala argitaratzen dugu.