mujerweb

Gure eredu sindikalak eskubide-berdintasuna du oinarri. Enplegua lortzeko eta bertan irauteko diskriminazio orori gogor egin behar zaio kontra. Baina, hala eta guztiz ere, diskriminazioek bere horretan jarraitzen dute. Lau dira emakumeek jasaten dituzten arazo nagusiak: langabezia-tasa eta enplegu-tasa, lan-segregazioa, soldaten ezberdintasuna eta laneko eta familiako bizitza uztartzeko zailtasuna; azken arazo hau, gainera, ez dute emakumeek bakarrik jasaten. Legeriaren gabeziak agerian jarri behar dira, amatasunaren babesa ezin da oinarritu politika “natalista” kontserbadoreetan, emakumea aukera baztertzailearen aurrean jartzen baitute.

Bi mila eta zazpian onartutako Berdintasun Legeak aurreko legeriaren hu-tsak hobesten ditu, lan-harremanetan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko neurri jakinak sartuz eta langileen lan-bizitza eta lan pribatuaren kontziliazioan sakonduz.

Gure lanaren ardatza da sindikatuen eta lanaren esparruan emakumeen parte-hartzea sustatzea eta horretarako ezinbestekoa da diskriminazioak zuzentzeko beharrezkoak diren tresnak garatzea, negoziazio kolektiboan lan egitea, aholkatzea eta sentsibilizatzea.

Emakumeen afiliazioak gure lana indartzen du eta gure eraginkortasuna hobetzen du. Emakumeekin horren bidegabea eta horren araugabetua den lan-merkatuan, gure sindikatuak beharrezkoa den babesa eskaintzen die, beren eskubide eta interes legitimoak babesteko eta ezberdintasunak zuzentzen aurrera egiteko.