BIZKAIKO METALAREN MERKATARITZA NEGOZIAZIOA BLOKEATUTA DAGO! URRATS BAT GEHIAGO EMATEKO GARAIA DA!
Sei urte baino gehiago daramatzagu hitzarmena gainbehera doala eta egoerak ezin du horrela jarraitu. Bizkaiko Metalaren Merkataritza Hitzarmenaren negoziazioa guztiz blokeatuta dago.
Langileok erosteko ahalmena berreskuratu, gure baldintzak hobetu eta lanaldia murriztu behar dugun bitartean, CECOBI patronalak gure aldarrikapenei erantzungo dien proposamenik planteatu gabe jarraitzen du. Are gehiago, patronalak eskubideak murriztu nahi ditu, aldi baterako ezintasunaren osagarriak eta antzinatasuna bezalako gaiak erasoz.
Zer egin dugu orain arte?
ELAk, CCOOk, UGTk eta LABek hainbat ekimen bultzatu eta kalera atera gara blokeoa salatzeko. Langileei egoeraren berri eman diegu, saltokietan barrena ibili gara eta gatazka ikusarazi dugu. Baina argiak izan behar dugu: mobilizazio hauek ez dira nahikoak izan patronalak jarrera aldatzeko. CECOBIk negoziazioa blokeatzen jarraitzen du.
Mobilizazioarik gabe ez dago hitzarmenik
Hitzarmen duin bat lortu nahi badugu, presioa areagotu behar dugu. Patronala mugituko da soilik ikusten badu gure baldintzen alde borrokatzeko prest gaudela. Egindako mobilizazioek atsekabea dagoela erakusteko balio izan dute, baina orain presioa areagotu eta jauzi kualitatiboa eman be- har dugu. Horregatik, metal merkataritzako ordezkariek beharrezkotzat jotzen dugu aurrerapauso bat ematea eta urrian sektorean lanuztea proposatzea. Kontua ez da gelditzea gelditzeagatik.
Gure tresna nagusia erabiltzea baizik; langile gisa dugun indarra. Sektoreak babestutako lanuzte indartsu batekin, CECOBIk uler dezake ez dugula onartuko murrizketak dituen hitzarmen bat eta ez dugula betirako itxaroten jarraituko.

Visitas: 11