Federazioek produkzio-sektore guztietako langileak biltzen dituzte, homogeneotasun-irizpideei jarraiki. Federazio bakoitzak jarduera edo produkzio-sektore jakin batzuk biltzen ditu.
Langileak zuzenean afiliatzen dira estatuko federazioetan, dagokien atal sindikalaren, eskualdeko sindikatuaren edo lurralde-federazioen bitartez. Horiek guztiek honako eginkizun hauek betetzen dituzte:
- Afiliazioa eta kuoten kudeaketa.
- Negoziazio kolektiboa.
- Lantokietako antolakuntza.
- Enpresa bakoitzeko langileen ordezkariak hautatzea.
- Sektoreko prestakuntza sindikala eta profesionala.
- Beren eskumeneko gaietan langileak erakundeen aurrean ordezkatzea.
- Ordu sindikalak, horien erabilera eta banaketa.
- Ordezkariari laguntzeko planak.
Visitas: 197