datorren azaroaren 12an jardunaldi tekniko bat
egingo dugula, «Generoa eta adina: prebentzio eraginkorrerako gakoak» izenburupean. Bertan, lan-arriskuen prebentzioan generoaren eta adinaren ikuspegiak txertatzearen garrantzia izango dugu hizpide.
Horretarako, Lan Ikuskaritzako eta OSALANeko profesionalen parte-hartzea izango dugu, eta gai honen inguruko ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte gurekin.
Uste dugu aukera paregabea izango dela hausnartzeko, esperientziak trukatzeko eta prebentzio inklusiboago baterantz aurrera egiten jarraitzeko, langileen errealitate eta behar desberdinetara egokituta.
Parte hartzera eta jardunaldiaren berri zabaltzera animatzen zaituztegu.
UGT Bilbo
2026ko azaroaren 12an
9:45etatik – 13:30era
Zuen parte-hartzea espero dugu!

Visitas: 3