- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

“Hay que reforzar la Sanidad Pública Vasca, con recursos humanos y económicos”

Hospital de Cruces
Hospital de Galdakao

Comunicado conjunto, valoración de la movilización de hoy:

LOS SINDICATOS SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT y ESK EXIGIMOS AL DEPARTAMENTO DE SALUD SOLUCIONES INMEDIATAS A LA GRAVE SITUACIÓN QUE VIVE LA PLANTILLA DE OSAKIDETZA

El amplio seguimiento de las concentraciones realizadas hoy en todos los hospitales da buena cuenta del hartazgo de la plantilla y de la urgencia de dar pasos para solucionar los graves problemas de la sanidad pública.

Al igual que sucedió la semana pasada en los centros de Atención Primaria, la plantilla de los hospitales de Osakidetza ha mostrado hoy su enfado y hartazgo por la sobrecarga sistemática de trabajo que sufren, la falta de medios humanos y materiales con la que tienen que lidiar en el día a día, y las condiciones extremas en las que han tenido que desarrollar su trabajo en la pandemia. El amplio seguimiento de las concentraciones realizadas en el día de hoy da buena cuenta de la necesidad de soluciones urgentes y de calado.

Una vez más, queremos subrayar que estamos ante problemas estructurales que vienen de lejos, que se han agravado con el paso del tiempo y que el Departamento de Salud no ha tenido voluntad de abordar y solucionar. Sin duda, la actual crisis sanitaria ha agravado la situación, pero han sido las políticas de recortes de los últimos años y el debilitamiento progresivo del sistema sanitario los que verdaderamente han lastrado la respuesta al coronavirus y los que han provocado que, también en el el día a día, el personal tenga que realizar su labor en condiciones extremas: falta de inversión en sanidad pública, altas tasas de temporalidad, sobrecarga sistemática de trabajo, escasez de medios humanos y materiales, recortes en las condiciones laborales, privatización de servicios, etc.

Por si esto fuera poco, en los peores momentos de la pandemia, la plantilla ha vivido una situación extrema: falta alarmante de medidas de protección, lo que ha derivado en altas tasas de contagio; cargas de trabajo intolerables; estrés físico y emocional; limitación o eliminación de derechos laborales básicos como descansos y vacaciones; etc.… A día de hoy, cuando la plantilla no ha tenido tiempo suficiente para descansar y recuperarse, y los/as profesionales sufren un cansancio acumulado, tienen que hacer frente a su labor diaria y al trabajo derivado de los rebrotes sin los necesarios refuerzos y con la habitual escasez de medios.

En los últimos días, desde el Departamento de Salud, nos ha llegado declaraciones de buenas intenciones y eventuales medidas a 4 años vista. Los sindicatos SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT y ESK, advertimos a los responsables del Departamento que Osakidetza necesita soluciones inmediatas que no pueden demorarse en el tiempo. Es urgente pasar de las palabras a los hechos, de las declaraciones propagandísticas a las soluciones estructurales. Deben darse pasos inmediatos en este sentido. De no ser así, intensificaremos las movilizaciones.

Finalmente, queremos recordar tanto a la plantilla como a la ciudadanía, que el próximo sábado día 03 de octubre, hemos convocado una manifestación en Bilbao, que partirá del Sagrado Corazón a las 12 de la mañana. Hacemos un llamamiento a participar en la misma, está en juego nuestro sistema sanitario y la salud de todos/as.

Hospital Txagorritxu

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT ETA ESK SINDIKATUOK BEREHALAKO IRTENBIDEAK ESKATZEN DIZKIOGU OSASUN SAILARI OSAKIDETZAKO LANGILEEK PAIRATZEN DUTEN EGOERA LARRIAREN AURREAN

Gaur, ospitale guztietan egindako kontzentrazioen jarraipen zabalak argi erakusten du langileen haserrea eta osasun publikoaren arazo larriak konpontzeko pausoak emateko premia.

Joan den astean Lehen Arretako zentroetan gertatu zen bezala, Osakidetzako ospitaleetako langileek haserre eta gogaituta daudela adierazi dute gaur, jasaten duten lan-gainkarga sistematikoagatik, egunerokotasunean pairatzen duten giza baliabide eta baliabide material faltagatik eta pandemian jasandako muturreko lan baldintzengatik. Gaur egindako kontzentrazioen jarraipen zabalak argi uzten du presazko eta sakonerako irtenbideak behar direla.

Berriro ere, azpimarratu nahi dugu urrunetik datozen egiturazko arazoen aurrean gaudela, denboran zehar larriagotu egin direnak. Baina Osasun Sailak ez du sakoneko arazo horiei heltzeko borondaterik izan. Zalantzarik gabe, egungo osasun-krisiak egoera larriagotu du, baina azken urteetako murrizketa-politikak eta osasun-sistemaren pixkanakako ahultzea izan dira koronabirusari emandako erantzuna benetan oztopatu dutenak eta, egunerokoan ere, langileek beren lana muturreko baldintzetan egin behar izatea eragin dutenak: osasun publikoan inbertsio eza, behin-behinekotasun tasa handiak, lan-gainkarga sistematikoa, giza baliabide eta baliabide materialen gabezia, lan-baldintzen murrizketa, zerbitzuen pribatizazioa, etab…

Hori gutxi balitz, pandemiaren unerik latzenetan, langileek muturreko egoera bizi izan dute: babes neurrien falta kezkagarria, kutsadura tasa haundiak eragin dituena; lan-karga onartezinak; estres fisiko eta emozionala; oinarrizko lan-eskubideak mugatzea edo ezabatzea, hala nola atsedenaldiak eta oporrak; etab… Gaur egun, langileek ez dute atsedena hartzeko denbora nahikorik izan eta neke akumulatua daukate. Egoera horretan, ohiko baliabide eskaxekin eta ezinbestekoa den errefortzurik gabe, eguneroko lanari eta berragerraldien ondoriozko lanari aurre egin behar diete.

Azken egunotan, Osasun Sailak asmo oneko adierazpenak eta 4 urtera begirako balizko neurriak iragarri ditu. SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok Saileko arduradunei ohartarazi nahi diego Osakidetzak berehalako irtenbideak behar dituela, eta horiek ezin direla denboran atzeratu. Premiazkoa da hitzetatik ekintzetara pasatzea, propaganda-adierazpenetatik egiturazko konponbideetara. Ildo horretan, berehalako urratsak eman behar dira. Horrela ez bada, mobilizazioak areagotuko ditugu.

Azkenik, langileei eta herritarrei gogorarazi nahi diegu datorren larunbatean, urriak 3an, manifestazioa deitu dugula Bilbon, Jesusen Bihotzetik abiatuko dena, goizeko 12etan. Bertan parte hartzeko deia egiten dugu. Gure osasun-sistema eta guztion osasuna daude jokoan.