- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

Osakidetzako hauteskundeak: sindikatu guztiak ez gara berdinak

Agian zuk ez duzu Osakidetzan lan egiten, baina seguru gaude osasun-sistemaren parte diren senideak, lagunak edo ezagunak dituzula. UGTri botoa ematera animatzeko eskatzen dizugu, osasun publiko, unibertsal, kalitatezkoa, irisgarria eta murrizketarik gabekoa defendatzeko behar dugun ordezkaritza izaten jarrai dezagun.

UGTk Osasun Publikoarekin duen konpromisoa erakutsi du, korporatibismoetan eta interes sektorialetan erori gabe. Hala ere, negoziazio-mahaietan dugun indarrari eusteko eta osasun erabat publiko eta kalitatezkoan aurrera egiten jarraitzeko, funtsezkoa da ordezkaritza nahikoa izatea. Ordezkaritza hori lortzen ez badugu, osasun-sektoreko langile guztien eskubideak negoziatzeko eta babesteko dugun gaitasuna larriki mugatuta geratuko da. Eta, zalantzarik gabe, eskubide horiek guztiontzako zerbitzuaren mesederako dira.

Herritar guztientzako osasun-sistema defendatzen jarraitu nahi dugu, pribatizaziorik eta desberdintasunik gabekoa. Horregatik, zuzenean Osakidetzan lan egiten ez baduzu ere, funtsezkoa izan zaitezke Osasun Publikoaren etorkizunerako. Animatu zure senide eta lagunak UGTri botoa ematera, haien babesarekin, guztiok zainduko gaituen eta babestuko gaituen osasun baterantz aurrera egiten jarraituko dugulako.

Eta gogorarazi UGTri botoa emateko, sindikatu guztiak berdinak ez garelako.

Eskerrik asko konpromiso honen parte izateagatik eta gure osasuna egunero defendatzen dutenei ahotsa ematen laguntzeagatik.

Visitas: 7