- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

Petronorreko langileek greba mugagabea hasiko dute gaur, batzarraren %91eko babesarekin

Gaurko 18:00etatik aurrera greba mugagabea hastea onartu dugu. Emaitza hori langileen ezinegonaren ondorioa da, ikusi dugulako lan-harremanak instalazioen egoera bezain arin okertzen ari direla.

Horren adibide garbia da zuzendaritzaren jakinarazpena. Bertan, batzordea arduragabetzat jotzen du inguruan alarma sortzeagatik, eta leporatu egiten digu Petronorren orainaren eta etorkizunaren aurka egitea. Errealitatetik oso urrun daude. Norbait benetan konprometituta badago Petronorren bideragarritasunarekin, bere plantilla da. Ate birakaririk ez duen hori, ezta etorkizuna ziurtatuko dioten milioi askoko pentsio-planik ere ez duena. Enpresa honetan egunero lan egiten dugunok gara bere benetako egoera ondoen ezagutzen dugunak.

Benetako arduragabekeria da, adibidez, ezer ez egitea instalazioak hondatzen diren bitartean, mantentze-lan arruntetan gasturik ez egiteagatik; arduragabekeria da lan-eredu bat sustatzea, akordioak sistematikoki ez betetzean eta etengabeko xantaian oinarritzen dena; arduragabekeria da 6 milioi euro bideratzea beharrezkoak ez diren aldagelak eraikitzera, 5 urte baino gehiago hutsik dagoena; arduragabekeria da eguneko lanaldia 30 minutu luzatzea, eta jendaurrean «aldagelak lekuz aldatze» bat baino ez dela esatea.

Deialdi hau erantzukizunez egiten dugu, ez bakarrik Petronorreko langileekiko, baita enpresa kontratetako lankideekiko ere, gure jarduerak sortzen dituen zeharkako 6.000 lanpostuetan ari diren jendearekin. Eta gure ingurune sozial eta ekonomikoaren onerako.

Azkenik, Batzorde honek elkarrizketarako eta negoziaziorako borondatea berretsi du. Beti egon gara – eta jarraitzen dugu egoten – Petronorren jardueraren jarraipena bermatuko duten akordioak lortzeko prest, gure ingurunearen segurtasuna zainduz eta ahaleginak eginez enpresa hau egunez egun mantentzen dugunon eskubideak errespetatzeko.

Mehatxuen eta inposaketen aurrean, plantilla honek duintasunez eta batasunez erantzuten du.

Visitas: 0