- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

Sindicatos de la Diputación de Bizkaia protestamos ante recorte retribuciones en IT y eliminación paga extra de diciembre de 2012

Los sindicatos con representación en la Diputación de Bizkaia (ELA, LAB, UGT y CCOO) hemos llevado a cabo esta mañana protestas en el Palacio Foral ante la aprobación del Consejo de gobierno del recorte de retribuciones en situación de IT y eliminación de paga extra de diciembre de 2012.

Este es el posicionamiento sindical unitario en relación con los recortes decididos por la diputación derivados de la aplicación de las medidas del RDL 20/2012:

{‘Ante la aprobación por la Diputación de Bizkaia en el Consejo de gobierno de hoy, martes 27 de noviembre, del recorte de las retribuciones a percibir en situación de baja por enfermedad común, y el anuncio de que suprimirá la paga extra de diciembre de 2012, los cuatro sindicatos operantes en la Diputación de Bizkaia (LAB, ELA, CCOO y UGT) queremos manifestar nuestra rotunda oposición a estas decisiones, adoptadas de forma unilateral, por las siguientes razones:

1.- Recorte de las retribuciones en situación de IT (baja):

– Recorta derechos laborales recogidos en el acuerdo-convenio en vigor al eliminar el día semestral de enfermedad sin baja. Comentar al respecto que esta medida no aparece recogida en el R.D.L. 20/2012, sino que es una medida de recorte propia de la Diputación aprovechando la coyuntura.
– Reducirá las retribuciones en situación de baja por enfermedad común al haber establecido una regulación confusa de las IT comunes a complementar al 100%, con abundantes lagunas, que no aseguran la percepción del salario íntegro en múltiples casos.
– Vulnera el derecho a la confidencialidad de los trabajadores y trabajadoras. A partir de ahora se tendrá que comunicar al médico de empresa cual es el motivo de la baja en el caso de que se quiera acoger a las excepciones por las que se percibe el salario completo.

En definitiva, nuevos recortes, incluidos algunos de cosecha propia.

2.- Eliminación de la paga extra de diciembre 2012

La decisión de la Diputación de suprimir la paga extra de diciembre 2012, supone un nuevo ataque al poder adquisitivo del personal que, desde 2010 hasta hoy, entre recortes, congelaciones y paga extra, se ha visto reducido en alrededor de un 20%.
La decisión adoptada contradice lo manifestado por los responsables de la Diputación antes de las elecciones en el sentido de que pondrían “pie en pared” para hacer frente a las imposiciones de Madrid. La realidad es que, al final, han decidido cumplir sin rechistar lo establecido en el decreto estatal.
Como consecuencia, no percibiremos la paga extra de diciembre de 2012 y generarán una partida presupuestaria llamada “Aportaciones extraordinarias a EPSV o similares” en la que “reservarán” la cantidad confiscada. No obstante no han adquirido ningún compromiso para su abono futuro por lo que tenemos serias dudas al respecto.
Recordar al respecto cuál ha sido la actuación de la Diputación en dos situaciones pasadas similares:

En el año 2009, Función Pública comunicó la congelación de los incrementos salariales de 2010 y 2011 y su posterior abono en 2012. ¿Qué ha pasado con ese dinero?

El presente año la Diputación ha suspendido las aportaciones a Elkarkidetza y dijeron que reservarían la cantidad a aportar (unos 2,7 millones de €) para una aportación futura. Ya han comunicado que esa cantidad se ha perdido definitivamente.

Viendo estos antecedentes ¿Alguien cree que va a percibir la paga extra confiscada?

Para “paliar” este atraco a nuestros bolsillos, pretenden engañarnos en el año 2013 adelantando la paga de junio a enero y la de diciembre a julio.

Hay otras formas de solucionar las cosas, pero ha quedado evidenciada la falta de voluntad política para hacerlo. Han decidido plegarse a las imposiciones, despreciando las propuestas sindicales y sin dejar el más mínimo margen a la negociación.

Bilbao, 27 de noviembre de 2012’}

Sindikatuen iritzi bateratua, 20/2012 errege lege dekretuko neurrien aplikazioa dela eta, aldundiak ezarritako murrizketen aurrean

{‘Gaur (asteartea, azaroak 27), Gobernu Kontseiluan, Bizkaiko Aldundiak gaixotasun arrunten ondoriozko baja egoeretan ordainsariak murriztea erabaki du eta 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kenduko duela iragarri du. Horren aurrean, Bizkaiko Aldundiko lau sindikatuok (LAB, ELA, CCOO eta UGT) Aldundiak bere kabuz hartu dituen erabaki horien aurka gaudela adierazi nahi dugu. Gure erabateko gaitzespenaren arrazoiak hauek dira:

1.- Ordainsarien murrizketa aldi baterako ezintasun egoeretan (baja):

– Indarrean dagoen hitzarmenean-akordioan jasotako lan-eskubideak murriztu ditu, sei hilean behin hartu ahal zen bajarik gabeko eguna kendu baitu. Gai honi dagokionez, esan behar da neurri hau ez dagoela jasota 20/2012 ELDan; koiunturaz baliatuta, Aldundiak berak ezarri duen murrizketa bat da.

– Ordainsariak murriztuko ditu gaixotasun arruntaren ondoriozko bajetan; % 100ean osatzekoak diren aldi baterako ezintasun arruntei dagokienez, erregulazio nahaspilatsu bat ezarri du, hutsune handiak dituena, eta kasu askotan ez da bermatzen soldata osorik jasoko denik.

– Urratu egiten da langileen konfidentzialtasunerako eskubidea. Hemendik aurrera, enpresako medikuari jakinarazi beharko zaio bajaren arrazoia, soldata osoa jaso ahal izateko ezarritako salbuespenetako aplikatu ahal izateko.

Beraz, murrizketa gehiago, batzuk Aldundiak bere kabuz asmatutakoak.

2.- 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzeko erabakia

2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzeko erabakia langileen erosteko ahalmenaren aurkako beste eraso bat da. Izan ere, 2010etik gaur arte, murrizketak, izozteak eta aparteko ordainsariaren gaineko erabakia batuta, % 20 inguru murriztu da erosteko ahalmen hori.
Erabaki hori kontraesanean dago Aldundiko arduradunek hauteskundeen aurretik esandakoarekin: Madriletik zetozen inposizioei «pie en pared» jarriko zietela esan zuten. Baina, azkenean, Estatuko dekretuan ezarritakoa txintik esan gabe betetzea erabaki dute.

Aurrekoaren ondorioz, ez dugu kobratuko 2012ko abenduko aparteko ordainsaria, eta “BGAE edo antzekoetan egindako aparteko ekarpenak” izeneko aurrekontuko partida bat sortuko dute, konfiskatutako zenbatekoa “gordetzeko”. Hala ere, ez dute inolako konpromisorik hartu kopuru hori aurrerago ordaintzeko, eta, beraz, ez daukagu batere argi ordainduko dutenik.
Gai honi dagokionez, iraganean egon diren antzeko bi egoeretan Aldundiak izan duen jokabidea gogoratu behar da:

2009. urtean, Funtzio Publikoak jakinarazi zuen 2010eko eta 2011ko soldaten igoera izoztu egingo zela, eta 2012an ordainduko zela. Zer gertatu da diru horrekin?

Aurten, Aldundiak Elkarkidetzarako ekarpenak egiteari utzi dio, eta esan zuten ekarpenen kopurua (2,7 milioi euro inguru) gorde egingo zutela aurrerago ekarpen bat egiteko. Kopuru hori behin betiko galdu dela jakinarazi dute dagoeneko.

Aurrekari horiek ikusita, baten batek sinesten du konfiskatu diguten aparteko ordainsaria kobratuko duenik?

Gure poltsikoei egingo dioten lapurreta hori “leuntzeko”, engainatu egin nahi gaituzte, 2013ko ekaineko paga urtarrilera aurreratuta, eta abendukoa uztailera aurreratuta.

Badaude egoera konpontzeko beste bide batzuk, baina argi geratu da ez dagoela horretarako borondate politikorik. Inposizioei men egitea eta sindikatuen proposamenak baztertzea erabaki dute, negoziaziorako aukera txikiena ere utzi gabe’.
Bilbo, 2012ko azaroaren 27a}