Afrikako kontinenteko azken kolonia, halaber, 2.700 kilometro baino gehiagoko harresi militar batek zatitzen duen lurraldea da, pertsonen aurkako lurreko mina kopuru handiena duen eremuetako bat, lurraldea, familiak berak – hamarkadatan krudelki bananduak– banatzen dituena, eta haien baliabide naturalen legez kanpoko espoliazioa blindatzen duena.
Espainiak bere erantzukizunak uzteko alde bakarreko erabakia hartu zuenetik berrogeita hamar urte igaro direnean, ez NBEk ez Nazioarteko Komunitate osoak ez dute benetako interesik erakutsi gatazka konpontzeko; izan ere, 2020ko azarotik, Marokok su-etena hautsi zuenetik, egoera degeneratu egin da gatazka berriro armatu bihurtuz, eta gerra hasi da berriz. Nazioarte mailan egoera bere horretan mantentzeak betikotzen ditu lurraldearen legez kanpoko okupazioa, jatorrizko biztanleriaren errepresioa, erbestealdi masiboa eta potentzia okupatzaileak bere baliabide naturalen espoliazioa, beste estatu eta enpresa transnazional batzuen konplizitatearekin.
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 50. urteurrena dela eta, manifestu hau sinatzen duten erakundeek, euskal gizarteak Saharako Herriarekin duen elkartasun historikoaren isla gisa:
AITORTZEN ETA BERRESTEN DUGU
Saharar Herriaren determinazio librerako eskubidea, eskubide besterenezina, iraunkorra eta baldintzarik gabekoa dena. Eskubide hori, historikoki, hainbat modutan erreklamatu izan da, eta horren adierazpen nagusia Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatzea izan da, 80 herrialde baino gehiagok onartutako estatua eta Afrikako Batasuneko eskubide osoko kidea.
- Saharar herriaren eta bere ordezkari legitimoa den Fronte POLISARIOAREN erresistentziarako eta borrokarako eskubidea, independentzia, lurralde-osotasuna, batasun nazionala eta menpekotasun kolonial eta atzerritarretik askapena lortzeko.
- Saharar herriaren bere baliabide guztien gaineko subiranotasun iraunkorra, autodeterminaziorako eskubidearen osagai den aldetik.
- Saharako Errepublikaren aurrerapenak eta lorpenak, herritarren ongizateari, segurtasunari eta parte-hartze demokratikoari dagokienez; egoera oso gogorrean garatu arren, estandar altuak lortu baititu hezkuntzan eta osasunean, besteak beste.
- Saharar Herriarekiko gure esker ona, afektua eta hurbiltasuna, eta bere Estatu independentean askatasunean, bakean, justizian eta duintasunean bizitzeko duen eskubidearena.
SALATZEN DUGU
- Espainiako gobernuen jarrera amore-emailea, potentzia administratzaile gisa duten erantzukizuna bere gain hartu beharrean, estatu okupatzailearekin zuzenean lerrokatzen baitira, sinatu eta errespetatzen omen dituzten deskolonizazioaren arloko nazioarteko zuzenbidearen arau guztiak urratuz.
- Okupazioaren ekonomia finantzatzen duten eta horri etekina ateratzen dioten enpresa eta erakundeen konplizitatea, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalak espoliatzen lagunduz.
EXIJITZEN DUGU:
- Marokori, Potentzia okupatzaileari, Mendebaldeko Sahara okupatuaren lurraldean bere presentzia ilegalari
berehalako amaiera eman diezaion.
- Estatu espainiarrari, Potentzia Administratzaileari, beharrezko neurriak har ditzala saharar herriaren determinazio askerako eskubidearen eraginkortasuna sustatzeko.
- Espainiako Gobernuari, konponbide justu eta behin betikoa lortzeko beharrezkoak diren ekimen politikoak bultza ditzan, oinarritzat hartuz Mendebaldeko Saharako herriarentzat autodeterminazio aske eta justuko erreferenduma ziurtatu behar duen Mendebaldeko Sahararako Nazio Batuen Bake Plana, bi aldeek -Fronte POLISARIOak eta Marokok- onartu eta Segurtasun Kontseiluak ontzat eman dutena.
ELKARTASUNA ADIERAZTEN DIEGU
- Saharako preso politikoei, Marokoko kartzeletan dituzten bizi baldintzengatik gure kezka sakona adieraziz.
- Saharako emakumeei, kanpalekuetako eta lurralde okupatuetako aktibista gisa, zapalkuntza eta okupazio militar marokoarraren aurrean bizitza eta borroka sostengatzen baitute.
- Saharako gazteei, kanpamenduetan zein okupaziopean bizi baldintza bereziki zailei aurre egiten baitiete, eta tinko eusten baitiote beren lurra, etorkizuna eta destinoa berreskuratzeko konpromisoari.
- Giza eskubideen defendatzaile guztiei, Marokoren okupazio eta errepresioaren pean atsedenik gabe borrokatzen baitira giza eskubideak benetan baliatzeko, baita determinazio askerako eskubidea ere.
BIDEAN BETI LAGUN IZANGO ZAITUZTEGU!
Visitas: 6