Datorren kongresua egin arte UGT Euskadi zuzenduko duen Kudeaketa Batzordea gaur goizean eratu da, sindikatuaren Bilboko egoitzan, kargua uzten duen exekutibaren eta Batzordearen arteko botere-eskualdaketa gertatu ostean, Andres J. Orta Perez Batzorde Betearazle Konfederaleko Antolakuntza idazkaria buru zela.
Kudeaketa Batzordeak ziurtatu duenez, sindikatuaren egunerokoak normaltasunez funtzionatuko du Euskadin, eta erabat bermatuta geratuko da ordezkariei eta afiliazio osoari beren egoitzetan eta ordezkarien bidez arreta eskaintzea. Aldi berean, trantsizio-organoak ahalik eta azkarren ohiko kongresu bat egiteko lan egingo du.
Hona hemen Kudeaketa Batzordeak izendatutako kideen zerrenda eta hura indarrean dagoen bitartean garatuko dituzten eskumenak:
• Presidentea | Andres J. Orta Pérez
• Presidenteordea | Jose Manuel Lopez Conde
• Kidea Esther Merino Ruiz | Administrazioa eta zerbitzuak
•
Kidea Tomas Rodero Briongos | Antolakuntza, Hauteskundeak eta afiliazioa
• Kidea Daniel González Taboada | Politika sindikala
• Kidea Arantxa Niño Nuñez | Berdintasuna, Formakuntza eta Araba
• Kidea Ismael Manzanal Recio | Lan Osasuna
• Kidea Alberto Elosua Alvarado | Bizkaia
• Kidea Idoya Arrieta Arregui | Gipuzkoa
Visitas: 2