UGT Euskadik jardunaldi tekniko bat antolatu du datorren azaroaren 7rako, «Arrisku higienikoak, lanbide-gaixotasunak eta langileen eskubideak» izenburupean, arrisku kimiko, biologiko eta fisikoei buruz eta lanbide-gaixotasunen sorreran duten eraginari buruz sentsibilizatzeko. Halaber, lanbide-gaixotasunaren susmoaren prozedura komunikatzeari eta Amiantoaren Biktimen Konpentsazio Funtsari buruzko informazio praktikoa zabaltzeari helduko zaio. Azkenik, UGTk prebentzioko ordezkarien zeregina indartu nahi du lan-osasunaren defentsan.
Ekitaldian Lan Osasunaren arloan adituak diren hizlariak izango dira, bai sindikatukoak, bai inplikatutako erakunde nagusietakoak. Hala, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko zerbitzu-arduradun Maria Nieves de la Peñak; erakunde bereko Lan Osasuneko Unitateko arduradun Aitor Gisasola Yeregik eta GSINaren Bizkaiko Administrazio Informazioko probintzia-zuzendariorde Maria Jesus Vizcaino Sobradok parte hartuko dute.

UGT Euskadiren aldetik, Tximi Lopez Conde batzorde kudeatzaileko lehendakariordeak, Ismael Manzanal Recio Lan Osasuneko arduradunak eta Juan Carlos Cardenas Bonelli Osalaneko teknikari eta UGTko ordezkariak hitz egingo dute. Jardunaldia 9:30etan hasiko da UGTren Bilboko egoitzako areto nagusian, Colon de Larreateguin 46 bis. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute ondorengo formularioan: tinyurl.com/2yedmr55
Laneko jazarpenari buruzko prestakuntza
Bestalde, UGT Euskadik lan-jazarpenaren prebentzioari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du bihar, urriak 28, Gasteizen, lan-ingurunean laneko jazarpena detektatzeko, kudeatzeko eta prebenitzeko funtsezko tresnak eta ezagutzak emateko. Cristina Lopez Alvarez eta Amaia Calleja Irazu Lan Osasuneko sindikatuko teknikariek emango dute.
Sindikatuko ordezkariei zuzendutako ikastaroa doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Ikastaroa UGT Euskadik San Antonio 45ean duen lokalean egingo da, 9:30etik 14:30era.

Visitas: 3