Palestinako zein inguruko beste herrialde batzuetan egoera beldurgarria bizi dute oraindik, urtebete baino gehiago igaro denean Israelek Gazako herritarren aurkako Genozidio bihurtu den eraso militarra areagotu zuenetik.
45.000 pertsona baino gehiago (heren bat haurrak dira) hil dituzte Gazako Zerrendan egunero egiten diren ekintza militarretan, eta duela hilabete baino gehiago, Netanyahuk Libanoko biztanleria zibilaren aurkako eraso bortitzak hasi zituen hainbat hiritan, 5.000 pertsona baino gehiago erailda.
Libano eta Gazan hildakoen artean, 50.000 langile baino gehiago daude, beti bezala, edozein gatazka belikoetan talde sozial kaltetuena da langileria.
Horregatik guztiagatik, UGTk – Palestinaren aldeko plataformetako kidea, hala nola Espainiak Palestinako Estatua Aitortzekoa edo Palestinarentzako Askatasun Taldekoa – bat egiten du Gerra Gelditzeko Plataformak «Su-etena orain!» lelopean azaroaren 30erako, larunbata, deitu dituen manifestazioekin.
Sindikatuak Ekialde Hurbilean bizi den sarraskiarekin amaitzeko eta bakearen aldeko elkarretaratze horietara masiboki joateko deia egin die afiliatuei zein herritarrei. Bilboko mobilizazioa Areatzako kiosko parean izango da, Donostiakoa Bulebarreko kioskoan eta Gasteizen, azkenik, Plaza Berrian egingo da elkarretaratzea. Guztiak hasiko dira eguerdiko 12:00etan.



Visitas: 6