UGT Euskadik eta Juan de los Toyos Fundazioak lehentasunez EAEko langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintza berria aurkeztu dute. Ekintza horiek 2025-2027 dirulaguntzen deialdiaren barruan daude, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren babesa eta finantzaketa dute. Helburua gaitasun profesionalak hobetzeko tresnak eskaintzea da, «zure bidea, zure erritmoa, zure etorkizuna» lelopean.
Erabateko malgutasuna behar dutenentzat, teleprestakuntza-modalitateak katalogo zabala eskaintzen du, eta, besteak beste, ikastaro hauek eskaintzen ditu: «Giza baliabideen kudeaketa», «Marketinari aplikatutako adimen artifiziala», «ChatGPT eta IA» edo «Berdintasun-agentea». Online ikastaro horiei esker, ikasleek muga geografikorik gabe egin dezakete aurrera arlo estrategikoetan, hala nola administrazioan, osasunean eta gizarte-zerbitzuetan.
wBestalde, aurrez aurreko prestakuntza UGT Euskadik Bilbon dituen instalazioetan egingo da (Colón de Larreategui kalea, 46 BIS). Eskuragarri dauden gaien artean, espezialitate tekniko eta praktikoak nabarmentzen dira, hala nola «orga jasotzailearen erabilera», «gaixoen mobilizazioa», «kontabilitate-erregistroak» edo «orientazio soziolaborala». Interesatuek informazioa eskatu eta izena eman dezakete ondorengo webgunearen bidez:
https://juandelostoyos.com/cursos_nuevo.php

Visitas: 0