- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

UGT salatu du Gipuzkoako gasolindegien hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela

UGT FICAk bere haserrea helarazi dio gaur AEGA patronalari Gipuzkoako Zerbitzuguneen probintziako hitzarmen kolektiboaren mahaian, negoziazioen blokeoa dela eta, urte eta erdi baino gehiagoren ondoren. Sindikatuaren esanetan, enpresen proposamenak oraindik ez ditu «sektorearentzat dauden benetako arazoak» jasotzen.

PRECOren egoitzan eginiko bilera hasi aurretik, UGT, ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzea egin dute, negoziazioa desblokeatzea eskatzeko. Horrela, sektorearen prekarietatea salatu nahi izan dute eta, aurrerapenik ezean, protestak areagotu daitezkeela ohartarazi dute.

Bere eskaeren artean, honako hauek nabarmentzen dira: soldata KPItik gora igotzea, lanaldia nabarmen murriztea eta gutxieneko soldata duina sektoreko lanbide-kategoria guztientzat.

UGTk uste du AEGAk aurkeztutako azken proposamena ez dela nahikoa; izan ere, bost urteko hitzarmena (2025-2029), KPIari lotutako soldata-igoerak gehi %0,25 eta urtean zortzi orduko lanaldi-murrizketa planteatzen ditu.

Pistako laguntzaileen kasuan, hau da, desgaitasuna duten eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten langileen kasuan, gaur egun hain soldata txikia dutenez, 2030ean urtean 21.500 gordinera iristea proposatzen da. UGTko arduradunek ohartarazi dute horren atzean tranpa bat ezkutatzen dutela: 2030eko urtarrilaren 1ean kolektibo hori ez bada 21.500 eurora iristen hitzartutako igoerekin, enpresek kopuru horretara igo beharko dute, baina hurrengo hitzarmenen kontura. UGTrentzat, “engainua baino ez da».

Visitas: 4