- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

UGTk Arrigorriagan atzo gertatutako lan istripu hilgarria ikertzeko eskatu du

UGT Euskadik Osalani eta Lan Ikuskaritzari dei egin die atzo Arrigorriagako (Bizkaia) Heidelberg Materials-en (lehengo Cementos Rezola) gertatutako lan-istripu hilgarriaren arrazoiak ikertzeko. Sindikatuak deitoratu egin du 45 urteko gizonaren heriotza, eta biktimaren hurbilekoekin elkartasuna adierazi nahi izan du.

UGT Euskadiko Lan Osasunaren arloak ezbeharra eragin duten kausak identifikatzeko beharra azpimarratu du, erantzukizunak eta balizko faltak identifikatuz. Ikerketen ondorioen zain, sindikatuak gogorarazi du harrapatzeak direla istripu traumatikoen kausa ohikoenetako bat, eta, beraz, «enpresak akatsik izan duen ebatzi behar da, langileen segurtasunaren azken arduradunak baitira, bai arriskuak ebaluatzeko orduan, bai beharrezko prebentzio-neurriak aplikatzeko unean».

Azkenik, UGTk azpimarratu du hau dela astebetean Bizkaian gertatutako bigarren lan-istripu hilgarria, eta, aurten, gutxienez, 20 pertsonak galdu dutela bizitza Euskadin lan-eremuan, salatu dutenez, «guztiz onartezina da, benetako konpromiso sozial eta politikoa behar da honi amaiera emateko».

Visitas: 4