- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

UGTk bi greba-egun deitu ditu Grafo Taldean, 5 pertsona arrazoirik gabe kaleratzeagatik

Lehenengo deialdia gaurko da, otsailak 20, eta bigarrena datorren asteazkenerako, otsailak 26an izango da.

UGT-FICAtik gaitzetsi egin dituzte «ostiral batean azken orduan eta Enpresa Batzordeari informaziorik eman gabe» egindako kaleratze horiek. Langile Batzordeak, UGTk eta ELAk osatuta hiruna ordezkarirekin, erantzuna ematea erabaki du, langile guztiei deituta «zapalkuntza» horren aurka protesta egiteko.

UGT-Euskadik berretsi egin du kaleratze horiek «erabat bidegabeak» direla, eta, beraz, horiek konpontzeko behar diren bide guztiak jarraituko dituztela.

Visitas: 7