- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

UGTk Bizkaiko gasolindegien patronalaren jarrera deitoratu du, euskararen erabilera eta itzulpena aitzakiatzat hartuta negoziazio mahaia uzteagatik

UGT Euskadiko Industria, Eraikuntza eta Nekazaritza Federazioa (FICA) haserre agertu da patronalak Bizkaiko Gasolindegien Hitzarmen Kolektiborako negoziazio mahaia utzi duelako, gaur goizean LHKren Bilboko egoitzan egindako bileran. Raul Ayuso UGT FICAko arduradunak gaitzetsi egin du enpresetako ordezkariek euskara aitzakia bihurtu izana sektoreko hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatzeko.

Sindikatuak aurretik adierazi duen bezala, UGTk negoziazio-mahaiak EAEko edozein hizkuntza ofizialetan garatu ahal izatearen alde egiten du. Zentzu horretan, Ayusoren ustez, «euskara ezin da aitzakia izan horrelako hitzarmen sektorialen negoziazioa eta sinadura blokeatzeko edo atzeratzeko, irrikaz itxaroten dituzten soldata-eguneratzeen zain pertsona asko daudelako». Are gehiago, «inflazioa gorantz doan testuinguru batean eta langileen erosteko ahalmena murriztuz doala».

Azkenik, UGT FICA sindikatuak zentzuz jokatzeko deia egin du, «mundu soziolaboralean euskara sustatzea ez dadin izan lan-eskubideen aurkako arma bat, negoziazioak luzatzeko estakurua bihurtua».

Visitas: 2