- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

UGTk eskatu du enpleguaren bilakaera onak ez ditzala geldiarazi egiturazko arazoak konpontzeko ahaleginak

Ehunekoak ere positiboak dira, -%1,21eko aldakuntzarekin maiatzaren aldean, urte arteko jaitsiera %2,8koa izanik. Afiliazioa, aldiz, 1.029.145 kotizatzailetan gelditu da, maiatzeko zifra ia bera.

Sindikatuaren ustez, egungo joera 2021eko lan-erreformaren ondorio zuzena da; besteak beste UGTren ekimenez aurrera atera zena eta oinarri eraginkorrak ezarri zituena. Hala ere, ezinbestekotzat jo du datu onen baikortasunak EAEko lan-merkatuaren egiturazko arazoei aurre egiteko ahaleginak ez galaraztea. Besteak beste, emakumeak izatea langabeziak gehien kaltetzen dituenak, 10etik ia 6 baitira, lanaldi partzial gehien betetzen dituztenak gainera. Era berean, 45 urtetik gorakoak Lanbiden inskribatutako pertsona guztien %55,8 izatea betikotzen da, edo kontratazioaren zati handi batek aldi baterakoa izaten jarraitzea. Hala, ekainean, kontratuen %21,2 bakarrik izan ziren mugagabeak.

Azkenik, UGTk gogorarazi du 103.000 herritar baino gehiagorentzat langabeziak oraindik ere konponbide eta konpromiso politikoak eskatzen dituen egoera latza dela.

Visitas: 1