- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

UGTk Gasteizen gertatutako lan-istripu hilgarriaren arrazoiak ikertzeko eskatu du

UGT Euskadik astearte honetan Gasteizen gertatutako lan-istripu hilgarria deitoratu du. Uztailaren 15ean, arratsaldean, gertatu zen ezbehar traumatikoa: 57 urteko autonomoa konponketa lanak egiten ari zen estalki batean, eta hautsi egin zen. Ondorioz, gizona ia zazpi metroko altueratik erori zen.

Langilearen senide eta agunekin elkartasuna adierazteaz gain, sindikatuak erakunde eskudunei, Osalani eta Lan Ikuskaritzari, eskatu die sakon ikertzeko zeintzuk izan diren heriotza eragin duten arrazoiak. Urtea hasi zenetik, Euskadin, gutxienez hamar pertsona hil dira lanean, eta horietako 3 altueratik erorita.

UGT Euskadik nabarmendu duen bezala, industria-nabeetako estalkietako istripu mota horiek ohikoak dira, eta, horregatik, erraz prebenitzen dira neurri egokiekin, gainera, inbertsio handirik egin gabe.

Sindikatuak, azkenik, erakundeei zein gizarteari dei egin die laneko ezbeharren arazoaz jabetzeko, ezin delako normalizatu lanera joaten hutsak heriotza ekartzea.

Visitas: 2