UGT-Euskaditik adierazi dutenez, «datuek berretsi egiten dute azken lan-erreformak, 2021ean onartutakoak, enpleguaren sorreran eta egonkortasunean izan duen eragin positiboa, afiliatuen kopuruan errekorra lortuta». Aipatzekoa da, halaber, 2024an 399 pertsona gutxiago izan direla langabezian 2023an baino.
Hala ere, Niñok gogorarazi du euskal lan-merkatuak egiturazko arazo batzuk dituela oraindik ere, hala nola langabeziak emakumeengan eragin handiagoa izatea, %57,03, gizonengan %42,97 dagoela. Eta 45 urtetik gorako herritarren artean langabeziak duen eraginari ere erreparatu behar zaio, adin tarte horretakoak baitira Lanbiden erregistratutako 59.099 pertsona, guztien %55,04 hain zuzen ere.
Lan-merkatuaren beste erronketako batzuk honako hauek dira: «aukeratutakoa ez den lanaldi partzialeko lana, berriz ere emakumeen artean eragin handiagoa duena; lanaldiaren murrizketatik bultza daitekeen lan-banaketa; edo lan-orientazioa zein prestakuntza hobetzea, enplegagarritasuna eta lan-baldintzen kalitatea hobetzeko». Hori guztia, «datuen bilakaera alde batera utzita», arduradun sindikalak gaineratu duenez, «ahaztu gabe 107.380 pertsonari duintasun-baldintzetan bizi-proiektu bat garatzeko enplegurik ez aurkitzea dakarkien drama».
Lurraldeka Abenduko datuetara itzuliz, Bizkaiak 445 langabe gutxiagorekin eta 6.418 kotizatzaile berrirekin itxi zuen abendua, urte arteko %1,14ko igoerarekin. Gipuzkoan 103 langabe gutxiago izan ziren azaroarekin alderatuta, eta Gizarte Segurantzan 3.091 afiliazio izan ziren 2023arekin alderatuta, %0,92ko gehikuntzarekin. Azkenik, Arabak 94 pertsona batu zituen langabeziara, baina 2023ko abendutik aurrera 2.056 gehiago izan dira kotizatzaileak, %1,23 gehiago.
Visitas: 1