UGT Euskadik atsekabea agertu du atzo Zallan (Bizkaian) gertatutako lan istripu hilgarria, 39 urteko banatzaile batek gidatzen zuen furgoneta tren batek harrapatu zuenean. Langilearen senide eta gertukoei doluminak helarazteaz gain, sindikatuak “lan-ezbeharretarako urri beltz baten aurrean” gaudela nabarmendu du, lurralde historiko honetan bi aste eskasetan gertatutako hirugarren lan-istripu hilgarria dela gogoraraziz, Muxikan eta Arrigorriagan gertatutakoen ondoren.
Sindikatuko Lan Osasunaren alorretik ezbeharraren arrazoiak ikertzeko eskatu diete erakunde eskudunei, eta prebentzioa areagotzeko deia egin dute, horrelako ezbeharrik gerta ez dadin. Era berean, gogorarazi dute aurten, gutxienez, 23 pertsonak galdu dute bizia lanean Euskadin, “euskal gizarteak ezin du eta ez du inoiz normalizatu behar halakorik”.
Visitas: 0