UGT Euskadiko Lan Osasun sailak ikastaro bat antolatu du, osasun mentalaren ondoriozko aldi baterako ezintasun-egoera baten ondoren lanera itzultzea jorratzeko. Jardunaldia sindikatuko ordezkariei eta afiliatuei zuzenduta dago, eta ostegun honetan, uztailaren 3an, egingo da, UGTk Bilbon duen egoitzan (Colon de Larreategi 46 bis).
UGTik adierazi dutenez, «baja-egoera baten ondoren lanera itzultzeak, batez ere baja luzea denean, lantokian fisikoki egotera itzultzea baino zerbait gehiago da. Enpresek ziurtatu behar dute langilea bere ohiko eginkizunak baldintza duin eta osasungarrietan betetzeko moduan dagoela, eta horrek bere lanpostua egokitzea ekar dezake, sekuelak egonez gero».

Cristina Isasi eta Soraya Estebanez, Psimebi Psikologia eta Bitartekaritza Zentroko arduradunek eskainiko dute ikastaroa. Dagoeneko, osasun mentalari buruzko hainbat prestakuntza eman dizkiete sindikatuko ordezkariei.ç
Osalan eta Eusko Jaurlaritzaren bultzada eta finantzaketa duen jarduerak, UGT Euskadik lan-ingurune osasungarriak eta langileen ongizatea sustatzeko konpromisoa berrestera dator, gero eta garrantzi handiagoa duen gai bati helduz, hala nola lan-arloko osasun mentalari.
Visitas: 0