- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

UGTk toxikotasunaren plusa epaitegietan aitortzea lortu du bere afiliatu batentzat

UGTk bere afiliatu baten interesen aldeko epai baten berri eman du. Olazabal eta Huarte Arabako galdategian lan egiten du eta bere hitzarmen kolektiboan jasotako lan toxiko, nekagarri eta arriskutsuengatiko plusa jasotzeko eskubidea aitortu zaio. Gasteizko Lan Arloko 3 zenbakiko Epaitegiak onartu du langileak betetzen zituen eginkizunak aldatzeak berekin dakarrela minbizia sor dezaketen substantzien eraginpean egotea, eta, gainera, enpresak fabrikako gainerako langileek dutena baino babes txikiagoa ematen diola.

Epaiak, zeinaren aurka ezin den errekurtsorik jarri, honako hau gogorarazten du: «ez da beharrezkoa langileak lan osoa inguru horietan egitea, baizik eta nahikoa da zeregin batzuk baldintza horietan egitea». Horrela, salatzaileak lan horiek hasi zituenetik eskatzen duen plusaren hartzekodun dela uste du, baita %10eko berandutze-interesena ere, hau da, guztira, 3.000 euro langilearen alde.

Visitas: 10