Xuria Arza UGT Euskadiko Berdintasun arduradunak gaitzetsi egin du Zarautzen gertatutako hilketa matxista, eta sindikatuaren elkartasun osoa helarazi die biktimaren senide eta hurbilekoei. Halaber, UGT Euskadik dei egin die Euskadiko langileei eta herritar guztiei erakundeek zein mugimendu feministak deitutako elkarretaratzeetan parte hartzera.
UGT Euskadik azpimarratu duenez, «hilketak, zalantzarik gabe, gure gizartean dagoen desberdintasunaren adierazpenik bortitzena dira, baina ez da, inondik inora, bakarra». Hori dela eta, Arzak uste du beharrezkoa dela eremu guztietan lan egiten jarraitzea, emakumeen aurkako desberdintasun eta indarkeria-mota guztiei aurre egiteko eta horiek gainditzeko, baita lan-inguruneetan eta lantoki bakoitzean ere, besteak beste, arrakalak, diskriminazioak eta ordezkaritza eza ematen direlako oraindik ere.
Visitas: 2