- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

Urriak 15, lanuzteak Palestinaren alde

UGTk gaitzetsi egiten du Israelgo gobernu ultrakontserbadoreak orain arte eraman duen genozidio-politika, bai eta Gazako Zerrendan eta Zisjordanian lurraldeak legez kanpo kolonizatzea eta Israelen ondasun palestinarrak bereganatzea ere, eta bakea estatu palestinar bideragarri eta nazioartean aintzatetsi batean gailentzea aldarrikatzen dugu.

Horretarako, urriaren 15ean honako hau eskatzen dugu:

· Su-etena iraunkorra eta egiaztagarria.
· Laguntza humanitarioa eta berehala eskuratzeko aukera bermatzea.
· Gaza berreraikitzen laguntzea eta bere herriaren interesei begira jartzea.
ez atzerriko espekulazioarena.
· Epe jakin bat ezartzea non Estatu palestinarrak Gazaren kontrola izango duen.
· Tropa israeldarren erretiratzea lurralde palestinar guztietatik, baita legez kanpoko asentamenduak.
· Europako Batasuna-Israel bazkidetze akordioa osorik etetea, eta ondoren, berrikustea.
· Zisjordanian ezarritako legez kanpoko kokaguneetatik dirua ateratzen duten enpresen aurkako neurriak.
· Arma salerosketa benetan debekatzea Israelekin.
· Estatuko administrazio guztiek abian jartzea (tokikoek, autonomikoak eta estatalak), Palestinarako premiazko lankidetza-planak.
· Krimenak egin dituzten pertsonak eta erakundeak ikertzea eta prozesatzea, biktimentzako justizia eta erreparazio neurriekin batera.

Visitas: 5