- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

UTO-UGTk gehiengo osoz irabazi ditu ONCEren Euskadiko egoitza guztietako hauteskunde sindikalak

Otsaila eta apirila bitartean ONCEren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zentroetan egindako hauteskunde-prozesuak amaituta, UTO-UGTk bere gehiengoa berretsi eta langileen gehiengoaren babesa lortu du. Aukeratu behar ziren 33 ordezkaritik, sindikatuak 27 lortu ditu, azken urteetan egindako lanaren ondorioz. Gainerako ordezkariak, 6, CCOOren esku geratu dira.

Aste honetan bertan, apirilaren 1ean, azken bozketa egin da Barakaldoko ONCEren ordezkaritzan. Bertan, UTO-UGTk erabateko babesa eta jokoan dauden 5 ordezkariak lortu ditu. Duela gutxi, lurraldeko egoitza nagusian, Bilbon, hautatu beharreko ordezkarien bi heren lortu zituen, 9 ordezkaritik 6, eta CCOOk, berriz, 3.

Gipuzkoan ere, joan den otsailean egin ziren hauteskundeetan, UTO-UGTri emandako babesa ia erabatekoa izan zen. Eibarren, Langile Batzordearen 5 ordezkarietatik 4 lortu zituen; Donostian, berriz, 9tik 8. Azkenik, Gasteizko hauteskunde sindikaletan ere, UTO-UGT nagusi izan da, otsailean aukeratu zituzten 5 ordezkarietatik 4 lortuta.

Jasotako babesa ikusita, UTO-UGTko ordezkariek sindikatuarengan jarritako konfiantza eskertu nahi izan dute, eta ONCEko langile guztien eskubideen alde lanean jarraitzeko konpromiso irmoa berretsi dute.

Visitas: 4