- UGTEuskadi - https://ugteuskadi.net -

PROIEKTUAREN HASIERAREN JAKINARAZPENA:

TEKNOESTRESA ETA LANA: ATZEMAN, AURREIKUSI, JARDUN. Arrisku psikosozialak, digitalizazioa eta adimen artifiziala lanean

EU | ES

Honako honen bidez jakinarazten da, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiaren 2025eko abenduaren 22ko EBAZPENAREN edukiaren arabera —Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan 2026. urtean jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena—, hasiera ematen zaiola UGT-EUSKADIko Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizatearen Idazkaritzak garatutako “TEKNOESTRESA ETA LANA: ATZEMAN, AURREIKUSI, JARDUN. Arrisku psikosozialak, digitalizazioa eta adimen artifiziala lanean” proiektuari.

Teknoestresa eta lana: atzeman, aurreikusi, jardun” proiektuaren helburua da prebentzio-ordezkariei, bai eta enpresei ere, tresna praktikoak eta prestakuntza espezializatua eskaintzea, laneko digitalizaziotik, adimen artifizialetik (AA) eta sistema algoritmikoetatik eratorritako arrisku psikosozialak identifikatu, ebaluatu eta horien aurrean jarduteko. Arrisku horiek —hala nola teknoestresa, autonomiaren galera, metrikek eragindako presioa edo deskonexio digitalerako zailtasunak— ekoizpen-sektore guztiei eragiten diete, eta bereziki intentsitate handiz agertzen dira ETEetan eta mikroenpresetan, non prebentzio-baliabideak mugatuak izan ohi diren.

Proiektua hau lau jardun-ildo osagarritan egituratzen da:

  1. Diagnostikoa: dauden arrisku psikosozialen ebaluazioen berrikuspena, teknoestresaren arriskuaren absentziaren identifikazioa eta deskonexio digitalari buruzko barne-politiken azterketa.

  2. Hedapen-kanpaina: infografiak, mezu laburrak (flash), bideoa eta koaderno praktikoa, langileak eta ordezkaritza sindikala sentsibilizatzeko.

  3. Prestakuntza: prebentzio-ordezkarientzako bi ikastaro espezifiko, teknoestresaren eta nekearen edo agortze emozionalaren prebentziora bideratuak.

  4. Aholkularitza teknikoa edo/eta juridikoa: esku-hartzea enpresetan eta negoziazio kolektiboa errazteko laguntza espezializatua.

Ikuspegi multisektorial eta genero-ikuspegiarekin, proiektuak sentsibilizazioa, diagnostikoa, prestakuntza eta aholkularitza uztartzen ditu, arriskuen prebentzioa, laneko osasuna eta ekintza sindikalerako gaitasuna indartuz. Ikuspegi integrala eta praktikoa da, enpresa txikien errealitatera egokitua eta ekoizpen-sektore guztietan aplikagarria, eraldaketa digitala langileen eskubideekin eta segurtasunarekin bateragarria dela bermatzeko.

Bilbon, 2026ko apirilaren 29an

Visitas: 2