Prebentzioaren arloko gabezia bat antzemateak bakarrik du zentzua hura zuzentzeko jarduera batekin batera badoa. Prozesu horretan, Langileen Legezko Ordezkaritzak funtsezko zeregina betetzen du, enpresaren prebentzio-kudeaketa hobetzen lagunduko duten proposamenak bultzatuz eta prebentzioak plantillaren benetako aniztasunari erantzun diezaiola bermatuz.
Helburu horrekin, UGT Euskadik prebentzioko ordezkarien eskura jartzen ditu Sindikatu Jardunerako lau Fitxa (SJF), generoaren eta adinaren ikuspegia txertatzen ez duten arriskuen ebaluazioetan eta prebentzio-jardueran ager daitezkeen gabezia nagusien aurrean jarduteko orientabide praktiko gisa diseinatuak.
Fitxa bakoitzak egoera aztertzeko, prebentzio-dokumentazioa berrikusteko, hobekuntza-proposamenak oinarritzeko eta enpresaren aurrean esku-hartze sindikala bideratzeko orientabideak eskaintzen ditu, prebentzio-jarduera eraginkorragoa eta inklusiboagoa sustatzeko.
Eskuragarri dauden sindikatu jardunerako fitxak
Deskargatu fitxak eta erabili prebentzioaren arloan ordezkaritza sindikalaren jarduera oinarritzeko, prebentzio-kudeaketa hobetzeko eta arriskuen ebaluazioek generoaren eta adinaren ikuspegia modu eraginkorrean txerta dezaten sustatzeko.
EDUKIETARA ITZULI

Visitas: 6