UGT-Euskadiren helburu nagusietako bat Euskal Autonomia Erkidegoko langileen lan-baldintzak hobetzea da. Laneko Segurtasun eta Osasuneko Kabineteak sostengua eskaintzen die laneko osasunarekin zerikusia duten arazoak dituzten pertsona guztiei. Horretarako, gai horri buruzko informazioa, sostengua eta aholkuak ematen dituzten langile espezializatuak ditugu.
ZERBITZUAK
Arreta pertsonalizatua: Langileen alde lan egiten dugu eta beren segurtasuna da gure proiektuak gauzatzean aintzat hartzen dugun faktorerik garrantzitsuena.
Bulego teknikoa: Bisitaldiak egiten ditugu enpresetara, lanpostuetan izan litezkeen laneko arriskuei buruz tokian bertan kontzientziatzeko eta aholku emateko, eta arriskuok zuzentzeko aukerari buruzko informazioa eskaintzen dugu.
Informazioa eta aholkularitza teknikoa eta legala prebentzioaren arloan.
Oinarrizko ikastaroak ematen dizkiegu gure ordezkariei.
Estekak:
Fundación para la Prevención de Riesgos Laborales
Campaña Europea 2016-2017
Impactos: 173