1888. urtean langile-talde batek bere burua antolatzeko eta Unión General de Trabajadores sortzeko erabakia hartu zuen; orduz geroztik, printzipio eta helburu haiek indarrean jarraitzen dute. Bitartekoak, formak eta beharrak aldatu egin dira, gizartea aldatu den aldi berean, baina orain dela 100 urte baino gehiago bezalaxe, gizarte-justizian, elkartasunean eta eskubide-berdintasunean oinarritutako gizartea egiteko errebindikazioa da, oraindik ere, sindikatuaren beharra sortzen duena.
UGT SINDIKATUA KLASE-SINDIKATUA DA, ikuspegi orokorretik begiratzen die gizarte-arazoei. Langile guztien interesak eta eskubideak osotasunean defendatzea dugu helburu, langileen bizi-baldintzak enpresaren eta negoziazio kolektiboaren esparrua gainditzen duen ekintzaren bitartez hobetzeko. Horretan datza beren burua independentetzat jotzen duten sindikatu korporatiboekin, sektorekoekin edo enpresakoekin dugun desberdintasuna.
AUTONOMOA, bere burua dagozkion estatutuez eta araudiez hornitzen duena, bere estrategia, proposamenak, aukerak eta ekintzak lantzeko afiliatuen gehiengoaren borondatea besterik aintzat hartzen ez duena.
INDEPENDENTEA, edozein talde edo alderdi politikotatik, edozein gobernu edo erlijiotatik, administrazioetatik eta enpresaburuengandik bereiz, bere afiliatuen borondatea du gidari, ez beste ezer. Orientazio sozialista du, errealitate soziala eraldatzeko adieran; UGT ez da inoiz apolitikoa izango, ezta neutrala ere antolakuntza politiko eta sozialean izan litezkeen aukera desberdinen aurrean.
DEMOKRATIKOA, barne-demokrazia delako bere funtzionamenduaren arau absolutua. Bete-betean errespetatzen ditu afiliatuen uste osoak eta erakundeari buruz dituzten ikuspuntuak adierazteko haien askatasuna, betiere erakundearen printzipioei, ekintzari eta erabakiei kontra egiten ez badiete.
PARTE HARTZEKOA, norberaren ekarpenak egiteko eta elkarlanean jarduteko espazioak utzi eta eskaintzen dituena.
INTERNAZIONALISTA, edozein nazionalitate, etnia edo mailatako langileen nazioarteko batasuna bultzatzen duena muga guztien gainetik, kapitalaren globalizazioaren aurrean.
Honela, nortasun-ezaugarri hauekin
- Euskal Herrian eratu zen lehen sindikatua gara. Gure autonomia-erkidegoan, Euskadiko UGTko afiliatuak biltzen ditugu, gizonezkoak zein emakumezkoak, kideko jardueren eta lanbideen arabera antolatuta guztiak:
- Besteren konturako langileak.
- Beren zerbitzupean langilerik ez duten langile autonomoak.
- Gizarte-ekonomiako enpresetako, kooperatibetako eta lan-sozietateetako langileak.
- Ezintasunaren edo erretiroaren ondorioz lan-jarduera utzi dutenak.
- Langabeak.
- Lehenbiziko lanaren bila dabiltzanak.
Sektoreak egituratzen dituen sindikalismo-eredua defendatzen dugu, kolektibo eta langile guztiei irekia, langile-klasean dagoen aniztasun ideologiko eta politikoaren errespetuan oinarritua.
Impactos: 250