EAEko langileen %31k bakarrik jasotzen ditu kotizaziopeko prestazioak, 965 eurokoak batez bestez

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abuztuan erregistratutako langabeziari eta Gizarte Segurantzako afiliazioari buruz gaur jakitera eman diren datuen arabera, langabeen kopuruak nabarmen egin du gora Euskadin, uztailean baino 3.298 gehiago (%3,05 gehiago), guztira 111.363 langabe daudela. Sektoreka, zerbitzuetan izandako hazkundea nabarmendu beharra dago, udako kanpainaren amaierarekin 3.220 langabe gehiago daudela.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Arantxa Niño UGT-Euskadiko Enplegu eta Prestakuntza idazkariak negatibotzat jo du joan den abuztuko langabeziaren zifren bilakaera. “Bereziki kezkatzen gaitu igoerarik handienak izan dituzten sektoreen datuak, eta ohartarazi nahi dugu Hezkuntzaren sektorearen joerak azterketa sakonagoa eskatzen duela datu hori zuzentzeko, urtez urte, abuztuan, igotzen baita”.

Prestazioetan ere jarri du arreta. Langabeen artean, bakarrik 34.783 lagunek kobratzen dute kotizaziopeko prestazio bat. Horrela, 111.363tik, “langabeen %31,23k bakarrik kobratzen du ordaindutakoaren araberako prestazioren bat, 965 euroko batez beste, eta horrek kontratazioen izaera adierazten du”.

Arrazoia prestazioak kalkulatzeko erreferentziazko indizean bilatu behar da, hau da, IPREM errenta adierazle publikoan, 600 eurokoa da hilean, “lanbide arteko gutxieneko soldataren (1.134 euro) ia erdia baino askoz txikiagoa da”.

Lurraldeka

Euskal lurraldeei dagokienez, Araban 235 langabe gehiago daude, Gipuzkoan 1.326 gehiago eta Bizkaian 1.737 gehiago.

Kontratazioaren alorrean, bestetik, abuztuan 47.966 kontratu berri sinatu ziren Euskadin, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino %1,17 gutxiago. “Datu horiek ere urtaroari erantzuten diote neurri handi batean, abuztua hilabete txarra izaten baita enplegurako”.

Kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopurua aurreko urteko hilabete beraren aldean %9,20 jaitsi bada ere, 9.928 langilek kontratu mota hori guztizkoaren %20tik gora mantentzea lortu dute, aldi baterako kontratuen %79,3ren aldean.

Azkenik, bidegabeko kaleratzeengatiko kalte-ordainei dagokienez, UGT-Euskadik azpimarratu du “enpresaburuei ezin zaiela hain errentagarri atera bidegabeko eta justifikaziorik gabeko erabakia hartzea. Ezinbestekoa da kaleratzeen aurrean babesa handitzea”.

Impactos: 4