Bost greba egun Bizkaiko Arte Grafikoetan

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun berri deitu dituzte urriaren 29, 30, 31 eta azaroaren 4 eta 5erako
Print This Post
  
  
Email This Post   


Hamarkada bat baino gehiago hitzarmen kolektiborik gabe eta greba egun ugariren ondoren, Bizkaiko arte grafikoen sektoreko gatazkak konpondu gabe jarraitzen du. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun berri deitu dituzte urriaren 29, 30, 31 eta azaroaren 4 eta 5erako, CEBEK patronalak hitzarmen justu bat negoziatzeari uko egin diolako. Langileek galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eta hitzarmena aplikatzen dela bermatzea eskatzen dute.

Impactos: 3