UGT-Euskaditik atsekabea adierazi dugu gaur goizean Loiun (Bizkaia) hil den langilearengatik. Lan-istripu traumatikoan izan da, 47 urteko gizona amiantoa kentzeko lanetan ari zela, 9 metroko nabe bateko sabaitik erori denean.
Horren aurrean, UGT-Euskaditik Osalani eta Lan Ikuskaritzari istripu hilgarriaren arrazoiak ikertzeko eta gertatutakoaren inguruan egon daitezkeen erantzukizunak argitzeko eskatu diegu. Ildo horretan, sindikatutik gogorarazi dugu aurten, gutxienez, 21 pertsonak galdu dutela bizitza Euskadin lanean ari zirela. Heriotza horietatik, gutxienez bi estalki batetik altueran erorita gertatu dira.
Juan Carlos Cardenas UGT-Euskadiko Lan Osasuneko arduradunak narbarmendu duenez, “istripu mota hau, zoritxarrez, oso ezaguna da, eta enpresak dira legez behartuta daudenak beharrezkoak diren prebentzio-baliabideak, NBEak edo lan tresna egokiak izatera, gaur egun deitoratzen ditugun bezalako emaitzak eragozteko”.
Hori dela eta, iragarri dugu elkarretaratzea egingo dugula ostegun honetan, urriaren 17an, 11:30ean, Bilboko egoitzaren aurrean, Colon de Larreategi 46an, lan-eremuan izandako heriotza horren aurka protesta egiteko.
Impactos: 5