Errepide garraioko Grebarako arrazoiak

UGT eta CCOO sindikatuen adierazpen bateratua Garraio Grebaren inguruan.
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT eta CCOO sindikatuok 24 orduko lanuzteak deitu ditugu, ondorengo arrazoiengatik:

Bitartekaritza eta Arbitraje zerbitzuko (SIMA) azken bileretan agerian gelditu den bezala, enpresek entzungor jarraitzen dute erretiro aurreratuei eta koefiziente murriztaileei buruzko gure eskaeren aurrean. Horregatik, UGTk eta CCOOk grebarekin bat egiteko deialdi zabala egiten dugu, eta iragarritako greba-egunetan adieraziko dizkizuegun lekuetan egingo diren kontzentrazioetan parte hartzeko.

Zergatik borrokatzen dugu? Grebaren helburuak hiru oinarri ditu:

  1. Laneko segurtasuna eta lan osasuna urratzea: Enpresek utzikeria larria izan dute lan-baldintzei dagokionez, gure osasuna eta ongizatea arriskuan jarriz. Ez diezaiegun utzi gure bizitzekin jolastea!
  2. Galdegiten dugu enpresek, sindikatuekin batera, koefiziente murriztaileen espedientea irekitzeko eska dezatela: Gizarte Segurantzaren Legearen arabera, haien erantzukizuna da espedientea irekitzea eta gure eskubideen alde borrokatzea. Duintasunez erretiratu nahi dugu eta ez lanean hil!
  3. Estatu mailako akordio bat eskatzen dugu, erretiro partziala borondatezko eskubidea izan dadin langileentzat, eta nahitaezkoa enpresentzat. Bada garaia bizitza osoko ahaleginak bidezko saria izan dezan. Erretiro partziala orain!

Badakigu borroka ez dela erraza izango, baina funtsezkoa da presioa etengabe eta irmo mantentzea, greba hau, merezi duguna lortu arte utziko ez dugun bide baten hasiera baino ez dela gogoraraziz.

Ez da grebari bizkarra emateko aitzakiak bilatzeko unea, aukera paregabea baitugu gure lanbideari duintasuna emateko. UGTk eta CCOOk langileen interesak defendatzen jarraituko dugu prozesu honetan, betiere gure lan-baldintzak eta gure eskubideak bermatuko dituen konponbidea bilatuz. Une garrantzitsu hauetan duzuen pazientzia eta konpromisoa eskertzen dizuegu, eta edozein aurrerapen garrantzitsuri buruzko etengabeko informazioa emango dizuegu.

Elkarretaratzeak astelehenerako, urriak 28, 12:00etan, Gobernuaren ordezkaritzen aurrean.

Vitoria-Gasteiz Fray Francisco pasealekua, 17
Donostia Pio XII Plaza
Bilbao Moyua Plaza 5

UNEA HELDU DA!!
“Etorkizuna gaur eraikiko dugu. Ez hutsik egin greba-egunetara, zure babesa funtsezkoa da benetako aldaketa lortzeko”

Impactos: 15