UGT-Euskadiko ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilbon duten egoitzaren aurrean, urriaren 15ean eta 17an Bizkaian izandako azken bi lan-istripuen aurka protesta egiteko. Izan ere, azken egunotan jakin denez, istripu horien ondorioz bi lagun hil dira. Raul Arza erakundeko idazkari nagusia eta Juan Carlos Cardenas lan-osasuneko arduraduna buru zirela, “Lanean zero istripu. Instripu gehiagorik ez!” lemadun pankartaren atzean egin dute protesta.
Cardenasek sindikatuaren elkartasuna adierazi du “hildako langileen senide eta lagunen saminarekin”, 59 eta 52 urteko bi gizon, hurrenez hurren, eta Lan Ikuskaritzari eta Osalani eskatu die “beharrezkoak diren ikerketa guztiak egin ditzatela istripu horiek eragin dituzten azken arrazoiak zein izan diren jakiteko eta, hala badagokio, erantzukizunak argitzeko”.
Datuek erakusten dutenez, joan den irailera arte baja eragin dituzten 29.956 istripu gertatu dira, iaz baino %6 gehiago, eta horietatik 129 larritzat jo dira, aurreko epean baino %17 gehiago. Gainera, “deitoratu behar dugu, urte honetan, gutxienez 23 pertsona hil direla lanean Euskadi osoan”.
Azken bi hildakoei dagokienez, Lan Osasuneko arduradunak azaldu du bi kasuetan “istripu larri bat izan ondoren gertatu direla, eta, tamalez, heriotza eragin diela”. Lehenengo kasuan, hilaren 15ean Amorebieta-Etxanon istripua izan zuen langilea aire konprimatuaren sektoreko enpresa batean ari zen lanean eta enpresa bezero batean mantentze-lanak egiten ari zen 3 metroko altueratik behera erori zenean. Bigarren kasuan, Abanto-Zierbenako industrialde batean, motor batzuen mantentze eta konponketa lanak egiten ari zen langile mekaniko batek kolpe bat hartu zuen piezaren batek edo mantentze-prozesuak berak eraginda.
Cardenasek gogorarazi du enpresak direla “langileen segurtasuna eta osasuna uneoro bermatzera behartuta daudenak. Beren eginkizunen eraginpean egongo diren arriskuak ebaluatu behar dituzte, prebentzio-neurriak eta babes-ekipamendu kolektiboak eta indibidualak emanez, eta horiek erabiltzeko prestakuntza emanez “.
Azkenik, sindikatuak uste du onartezina dela aurten 23 istripu hilgarri izatea. Hori dela eta, zaintza zorrotza eskatu die erakundeei, eta enpresei exijitu diete “baja eragiten duten ia 30.000 lan istripuei eskaintzen dieten arreta, gainerako eritasunek eragindako bajei ematen dietenaren parekoa izatea, azken horietaz egunero aritzen baitira, istripuez ez bezala”.
Elkarretaratzea egin dugu Bilbon, urriaren 15ean eta 17an Bizkaian izandako azken bi lan-istripuen aurka protesta egiteko. Izan ere, azken egunotan jakin denez, istripu horien ondorioz bi lagun hil dira. Urte hasieratik 23 dira lanean hildakoak EAE. Aski da!#ZeroIzanArte pic.twitter.com/JO8EU17sNf
— UGT Euskadi (@UGT_Euskadi) October 29, 2024
Impactos: 6