Jarraipen zabala Bizkaiko Arte Grafikoen sektoreko greba ziklo berriaren lehen egunean

Greba egunak eragin handia izan du sektoreko hainbat enpresaren ekoizpenaren geldialdian. Mobilizazioak jendetsuak izan dira, bai Eskumaldeko lehen orduko piketean, bai Mungiako eguerdiko manifestazioan.
Print This Post
  
  
Email This Post   


ELA-LAB-CCOO-UGT sindikatuek beste 5 greba egun deitu zituzten Bizkaiko Grafikagintzaren sektorean, urriaren 29, 30, 31 eta azaroaren 4 eta 5erako (12 egun guztira, apiriletik). Izan ere, patronalak negoziazioen blokeo egoerarekin jarraitzen du. Cebekek, joan den urriaren 24an, ez zuen ezer jakin nahi izan sindikatuek beraien plataforman egindako azken mugimenduaz.

Urriaren 29an grebak berriz ere eragin garrantzitsua edukitzen ari da. Grafo, Cartisa, Divipa, Arteos, edo Garcinuño bezalako sektoreko enpresa erreferentzialak geldirik daude eta ez dira produzitzen ari. Beste batzutan, Biolid, Comeco, ta Erabilen bezala, nabarmentzen ari dira grebaren efektuak. Mobilizazioak goizeko 5: 30ean hasi dira Eskumaldean piketeekin eta 11:30tan manifestazio jendetsua egin da Mungian zehar.

ELA-LAB-CCOO-UGT sindikatuek CEBEK patronalari eskatzen diote negoziazioaren blokeo jarrera utz dezala, eta uler dezala sektoreko Bizkaiko langile klaseak Hitzarmen bat berreskuratzea merezi duela (azkena 2009-2011 da), baldintza onekin, erosteko ahalmena bermatuz eta eduki atzerakoirik gabe.

Datozen egunetarako greba eta mobilizazioak honako toki hauetan egingo dira:
-Urriaren 30ean: Manifestazioa Basaurin, 11:30ean Udaletxetik
-Urriaren 31n: berriz ere Eskumaldean.

Impactos: 4