Bizkaiko Arte Grafikoen negoziazioak blokeatzeari uzteko exijitu diogu patronalari grebaren azken egunean

UGT-ELA-LAB-CCOOk greba egunen jarraipen zabala azpimarratu dute, eta Cebekek sektorearentzat hitzarmen duin bat adosteko garaia dela ulertzea espero dute.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Urriaren 29an greba ziklo berri bat hasi zen sektorean, Bizkaiko Arte Grafikoetako Hitzarmen duin bat adosteko helburuarekin. Grebak urriaren 29, 30ean, 31n eta azaroaren 4an eta 5ean egin dira. Jarraipena garrantzitsua izan da, eta sektoreko enpresa erreferentzialek ekoizpena geldirik izan dute, edo oso mugatua izan da.

Ziklo honetako grebaren azken egunean (guztira 12 egun dira apiriletik), mobilizazioak Imprenta Garcinuño (Trapaga) enpresan egin dira goizean goizetik, eta Bilbon ondoren. Eguna amaitzeko, manifestazio jendetsua egin da Bilboko kaleetan zehar, eta patronalaren egoitzaren aurrean amaitu da.

Sindikatuek eta sektoreko langileek Hitzarmena berreskuratzea exijitzen dute, erosteko ahalmena bermatuta, aplikatzeko bermeekin, eta beste hobekuntza batzuekin. Ez dute marzianada bat eskatzen (patronalak faltsuki adierazi nahi duen bezala), baizik eta bidezkoa den zerbait sektore batentzat, non sektoreko enpresa askok sustatutako prekarietatea urte gehiegi pairatu behar izan duten langileek.

Bada garaia Cebekek eta sektoreko enpresa garrantzitsuek, hala nola Grafo, Biolid, Imprentas Garcinuño eta beste enpresa batzuek, benetan eduki egokiak mahai gainean jarteko, sektoreko hitzarmen duina adosteko helburuarekin. Aurrekoa gertatzen ez bada, sindikatuek eta langileek argi dute borroka izango dela berriz ere beraien helburuak lortzeko bidea.

Impactos: 18