UGTk aldizkako kontratu finkoa enpleguak prekarizatzeko erabil ez dadin zainduko duela ohartarazi du

Datuek langabeziaren igoera txikiaren eta Gizarte Segurantzako afiliazio-zifra onen arteko kontrastea erakusten dute.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Arantxa Niño UGT-Euskadiko Enplegu eta Prestakuntza idazkariak zuhurtziaz hartu ditu gaur argitaratutako urriko langabeziari buruzko datuak. Alde batetik, “afiliazioan emaitza positiboa” erregistratu da, Gizarte Segurantzan izena emandakoen kopurua 13.151 pertsonatan igo baita, aurreko hilean baino %1,31 gehiago, 1.020.760 pertsonara iritsi arte, “inoiz lortu den maximora, eta horregatik pozik agertu behar dugu”.

Ildo horretan, beharrezkoa deritzo sakontzeari azken hilabetean Euskadin egindako 80.715 kontratuetatik 19.634 finkoak izatearen datuan, hau da, kontratu guztien %23,58. Hala ere, sindikatua kezkatuta dago aldizkako langile finko asko daudelako, eta ohartarazi du “erne” egongo dela horrelako kontratuak enplegua prekarizatzeko erabil ez daitezen.

Alde negatiboan, langabeziak gora egin du apur bat urrian irailarekin alderatuta, %0,46 gehiago, hau da, 501 langabe gehiago daude. Guztira, beraz, EAEn 108.497 herritar daude lan bila. Hala ere, arduradun sindikalak esan du iazko datuarekiko zertxobait txikiagoa dela, 374 langabe gutxiago baitaude. Lurraldeka, Bizkaiko hileko jaitsiera nabarmendu da, 75 pertsona gutxiagorekin; Gipuzkoan eta Araban, berriz, 225 eta 351 langabe gehiago izan dira, hurrenez hurren.

Azkenik, UGT-Euskadik balioan jarri nahi izan du langabeziaren subsidioaren erreforma, gure sindikatuak, CCOOk eta Lan Ministerioak sinatua eta Ministroen Kontseiluak onartua, joan den maiatzean, inor atzean ez uzteko. Azaroaren 1ean indarrean sartu den erreformak laguntza horren zenbatekoa tarteka handitzea aurreikusten du. Orain arte hilean 480 eurokoa zen, eta lehen sei hilabeteetan 570 eurokoa izango da, hurrengo sei hilabeteetan 540 eurokoa, eta hortik aurrera hilean 480 eurokoa. Gainera, subsidioa bateragarria izango da enplegu batekin, eta horrek, oro har, gizarte-babesa eta enplegagarritasuna hobetzea ahalbidetzen du.

Impactos: 3