Kontzentrazioak lantokietan, DANAk kaltetutakoei elkartasuna adierazteko

UGT, CCOO eta USO sindikatuek, urriaren 29an DANAk eragindako hondamendiaren aurrean, lantoki publiko eta pribatu guztietan 10 minutuko lanuztea egitea erabaki dute azaroaren 8an, ostirala, 12:00etan.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Sindikatuok CEOE patronalari helarazi diogu deialdi hau, eta bat egiten du. Deialdiaren helburua kaltetutako lagun guztiei elkartasuna adierazi eta biktimen senide eta lagunei doluminak agertzea da. Halaber, hondamendiak enpleguan izandako eraginari, eta negozio ugarietan sortutako ziurgabetasunaren aurrean ere, babesa agertzea da xedea. Era berean, kaltetutako pertsonen enpleguak, jarduera ekonomikoa, zaintza eta ostatua babesteko beharrezkoak diren baliabide publikoak mobilizatzeko eskatzera goaz.

Une honetan ezinbestekoa da elkarrekin jardutea, kalteak berreraikitzen, biktimei erreparazioa ematen eta gizartean aurrera egiten laguntzeko, gure zuzenbide-estatuaren printzipio demokratikoen arabera.

Impactos: 7