UGTk Muskizen gertatutako lan-istripu hilgarria ikertzeko eskatu du

Urtea hasieratik, gutxienez, 26 pertsona hil dira lanean Euskadin
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT-Euskadik bere samina agertu du atzo Muskizen lan istripuan hildako gizonarengatik, eta elkartasuna helarazi dio biktimaren senide, lankide eta ingurukoei. Langilea Siemsa azpikontratarentzat mantentze elektrikoko lanak egiten ari zen Petronorreko findegian. Sindikatuak erakunde eskudunei eskatu die azter dezatela zerk eragin zuen heriotza. Langileak konortea galdu zuen eta osasun-zerbitzuek azkar esku hartu bazuten ere, ezinezkoa izan zitzaien hura suspertzea.

Sindikatuak laneko istripu hilgarri berri hau ikertzeko eskatu dio Osalani, ezbeharra eragin duten arrazoiak zeintzuk izan diren argituz. Azken honekin, gutxienez, 26 lagun hil dira Euskadin lanean ari zirela. UGTren arabera, kopuru hori “zero bat islatzen duenean bakarrik izango da onargarria”.

UGT-Euskadik gogora ekarri nahi izan du, halaber, “enpresen erantzukizuna langileen lan-osasuna zaintzerako orduan, beharrezkoak diren baliabide guztiak jarriz haien babespean lan egiten dutenen bizitzak arriskuan jarriko ez dituzten lan-baldintza egokiak bermatzeko”. Azkenik, babestu egin dute Enpresa Batzordeak biharko, azaroak 20, 12:00etarako Petronorreko sarrera nagusian deitutako dolu-kontzentrazioa.

Impactos: 5