UGT-Euskadik deitoratu egin du gaur goizean Elorrioko galdategi batean (Bizkaian) hildako langilearen heriotza, eta elkartasuna adierazi nahi izan die garbiketa lanetan ari zen 38 urteko langilearen senideei eta hurbilekoei.

Juan Carlos Cardenas UGT-Euskadiko Lan Osasuneko arduradunak istripu traumatiko horren arrazoiak ikertzeko eta argitzeko eskatu die arlo horretan eskumena duten agintariei, eta, halaber, ezbeharraren gainean egon daitezkeen erantzukizunak argitzeko.
Cardenasek gogorarazi duenez, «enpresak dira langileen osasuna zaintzeko nahitaezko erantzukizuna dutenak, eta, horretarako, beharrezko segurtasun-neurri guztiak eta prestakuntza ezarri behar dituzte».
UGT-Euskadik elkarretaratzea egingo du bihar, martxoak 5, asteazkena, 12:30ean, bere Bilboko egoitzaren aurrean, Colon de Larreategui 46an, aurten lan-ezbehar batean izandako bigarren heriotza salatzeko.
Visitas: 7