Ramondingo Langile Batzordeak amaiera eman dio grebari, gehienek soldatak eguneratzeko akordioa babestu ondoren

Langileen %82k baiezkoa eman diote greba bertan behera uzteari.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Ramondin Capsulaseko Langile Batzordeak, UGT buru duela eta CCOO, ELA eta LAB sindikatuek ere osatuta, ekainaren 18an hasitako grebarekin amaitzea erabaki du. Lanuztea bertan behera geratu zen enpresarekin akordio bat lortu ondoren, eta atzo, ekainak 24, langileen gehiengoak batzarretan berretsi zuen itundutakoa.

Hala, aldeko 182 botorekin eta kontrako 40rekin, langileen %81,98k aldeko jarrera agertu du. Akordio horrek %3ko igoera jasotzen du 2024 eta 2025 urteetarako, nominako kontzeptu guztien gainean, xurgapenik eta konpentsaziorik gabe. Itunak atzerapenak ordaintzeko eta nomina eguneratzeko egutegi bat jasotzen du, 2027ra arte luzatuko dena; hala ere, bermeak ezartzen zaizkio akordioa guztiz garatu aurretik enpresa utz dezakeenari, erretiroagatik edo beste arrazoi batzuengatik.

Horrela, langileek bere eskaerak lortzen dituzte, eta enpresak egindako inbertsioengatik likideziarik ez duenez, atzeratzeko aukera onartzen du. Alde horretatik, irailean egoera aztertzeko konpromisoa jasotzen du akordioak, baina inola ere ezin izango dira atzera bota hitzartutako neurriak.

Visitas: 7