Maderas LLodioko langileek bi eguneko greba iragarri dute, enpresak 39 pertsona kaleratzeko erabakiaren ostean

Langile batzordeak ohartarazi du irailaren 16rako eta 18rako greba ez ezik, mobilizazio gehiago egingo dituztela enpresak kaleratzeak bertan behera uzten ez baditu
Print This Post
  
  
Email This Post   


Maderas de Llodio, Garnica Taldearen parte dena, Empresa Batzordetik jakinarazi nahi dugu gaur kontsulten lehen bilera ospatu dela. Bilera horretan enpresak 39 pertsona kaleratu nahi dituela dioen dokumentazioa aurkeztu du produktibitate eta antolaketa kausengatik, produkzioaren zati bat taldearen beste lantegi batzuetara eraman nahi dutelako. Orain, Enpresak aurkeztutako dokumentazio guztia xehetasunez aztertu behar dugu.

Bileran bertan, aurreko astean idatziz eskatzen genuen bezala, berriro exijitu diogu zuzendaritzari kaleratze kolektiboakedota bestelako neurriak hartzeko erabakia bertan behera uzteko.

Atzo ospatu zen langileen batzarrean, Batzordearen eta plantilla osoaren erabakia bateratua izan da: Maderas de Llodio-n ez dagoinorsoberan. Gure aldarrikapena argia da: ez duguonartuko lanpostu bat ere suntsitzea ezta lan baldintzak prekarizatzea.

Enpresan adierazi diogu gure helburu bakarra hitzarmen Kolektiboaren negoziazioa berreskuratzea dela, bama sollik Kaleratze honek bertan behera utzita, plantilla osoarentzako Kalte larri bat suposatzen dutelako.

Horregatik, datorren astean bi greba-egun deitu ditugu: irailaren 16an eta 18an. Enpresak kaleratzeak ez baditu bertan behera uzten, mobilizazio eta greba gehiago egingo ditugu eta beharrezko neurri guztiak hartuko ditugu erabaki hor aurre egiteko.

Berriro errepikatzen dugu: Maderas de Llodio-n ez dago inor soberan. Guztiok elkartuta gaude borroka honetan eta irmo jarraituko dugu enpresak erabaki injustu eta kaltegarria mahaian ezabatzen duen arte.

Visitas: 5