Bizkaiko grafikagintzako langileek elkarretaratzea egin dute Basaurin, patronalari negoziatzeari ekin diezaion exijitzeko

Abenduaren 5eko bileran parte hartzeko eskatu diote sindikatuek Cebekeko buruari.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Gaur, azaroak 18, goizeko 11:00etan, Bizkaiko Arte Grafikoen sektoreko langileek elkarretaratzea egin dute Basauriko Biolid Industrias Graficas enpresaren aurrean.

Mobilizazioaren arrazoia, alde batetik, Cebek patronalak Arte Grafikoen sektoreko hitzarmenaren negoziazioak blokeatu izana da. Eta bestetik, Biolid enpresako zuzendaritza, sektore bereko enpresa erreferentziala, enpresan bertan egiten ari den jarrera antisindikatalak.

Aipatzekoa da enpresaren CEO eta Cebek-eko (Bizkaiko enpresen sektore arteko patronala) presidente Guillermo Buces pertsona bera direla. Alde batetik, grafikagintzako sektoreko negoziazioaren blokeoa defendatzen du, eta, bestetik, plantillaren legezko ordezkaritzara jauzi eginez, batzarrak eta bozketak egiten ditu Bioliden, langileak zatitzeko eta sektoreko hitzarmena negoziatzeko pultsua ahultzeko helburu bakarrarekin.

UGTk, ELAk, LABek eta CCOOk elkarretaratzea egin dute Biolid aurrean, gertaera horiek salatzeko. Guillermo Bucesekin bilera bat eskatu da gaur bertan, eta onartu egin du. Iritzi aldaketa horretan, 4 sindikatuek Cebekeko presidenteari eskatu diote abenduaren 5ean egitekoa den bilerara patronala joan dadila, eta negoziazioak blokeatzeari utz dezan.

Visitas: 3