UGT Euskadik ontzat jo du Lan Harremanen Kontseiluan atzo, asteartea, azken orduan erregistratu zen deialdi formala, organismoak gaur sindikatuei jakinarazi diena, “Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten langileentzat gutxieneko soldata edo ordainsaria lortzeko lanbide arteko akordio baterako negoziazio-mahai» bat eratzeko, martxoaren 24an Bilboko LHKren egoitzan emango dena.
Sindikatuak mahai horretan modu eraikigarrian parte hartzeko asmoa jakinarazi egin du eta, horrez gain, positibotzat jo du beste bide batzuk jorratu izan dituzten, edo gaia jorratzeko asmorik agertu izan ez duten, erakundeek beste aukera bat eman izana negoziazio kolektiboaren eremuari.
UGTrentzat, Euskadin horretarako eratutako erakundeetan eragile sozialen arteko elkarrizketa «biderik egokiena ez ezik, eraginkorrena ere bada indarrean dagoen lege-esparruari begira, EAEko herritarrei gure inguruko bizimoduaren garestitasunaren araberako soldatak izatea ahalbidetuko dien akordio bat lortzeko».
UGT Euskadik azpimarratu du aspalditik ari dela EAEko gutxieneko soldataren aldeko apustua egiten, eta hamaika aldiz eskatu diela Confebask patronalari negoziatzeko esertzeko, eta Eusko Jaurlaritzari eragile guztiak norabide horretan bultzatzeko.
Visitas: 6

















