UGTk premiazko bilera eskatu dio Hezkuntza sailari Txurdinaga Behekoa Institutuaren balizko itxieraren aurrean

Sindikatuak gardentasun falta salatu du, egitasmoa eragile sozialei ezkutatu zaielako, eta Batxilergoa kentzeak Bilboko eskola publikoarentzat "atzera pauso larria" dakarrela ohartarazi du
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT Irakaskuntzak Txurdinaga Behekoa BHIren balizko itxieraren aurrean eta, bereziki, Hezkuntza Saila egoera hau kudeatzen ari den moduagatik, bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du.

UGTtik salatu nahi dugu ez dugula inolako informaziorik jaso Sailaren bide ofizialen bidez. Ikastetxeko Guraso Elkartea izan da bere kezka helarazi diguna. Onartezina da administrazioak «burututako ekintzen» politika bati ekitea, sindikatuak gutxietsiz eta alderdi sozialarekin negoziatzeari uko eginez.

UGT Irakaskuntzak irmo babesten du Txurdinaga Behekoako hezkuntza-komunitatea. Ikastetxe honetan hezkuntza-etapak ixtea edo kentzea ez da «antolaketa huts bat», baliabide publikoak indartu behar dituzten auzoei (Txurdinaga, Santutxu eta Otxarkoaga) egindako erasoa baizik:

Jarraitutasun galera: Batxilergorik gabeko institutu batek ikasleak erakartzeko gaitasuna eta irakasleen egonkortasuna galtzen ditu, pixkanaka ahultze-prozesu bati bide emanez.

Inklusio-erreferentea: Ikastetxea gune segurua da Bilboko aniztasunarentzat (ikasle etorkinak, ijitoak, LGTBIQA+ kolektiboa eta neuroanitzak).

Eskaintza bakarra: Bilbon modalitate artistikoak bi hizkuntza-ereduetan (gaztelaniaz eta euskaraz) eskaintzen dituen institutu bakarra da.

«Ikasleak beste ikastetxe batzuetara joatera behartzea eta auzo horietako eskaintza publikoa murriztea akats estrategiko bat da, familia zaurgarrienei soilik egiten diena kalte», adierazi du sindikatuak.

Guzti horregatik, UGT Irakaskuntzak premiazko negoziazio mahai bat deitzea eskatzen dio Hezkuntza Sailari. Beharrezkoa da administrazioa langileen ordezkariekin esertzea egoera aztertzeko eta elkar ulertzeko bide bat irekitzeko, Txurdinaga Behekoa BHIko familien, ikasleen eta irakasleen eskubideak bermatuko dituena.

Visitas: 1