2026an 30 urte bete dira Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea indarrean jarri zenetik. Lege horrek, bere garaian, laneko osasunaren eta segurtasunaren lege-esparrua modernizatu zuen Espainian, eta emaitza bikainak lortu zituen, laneko istripu hilgarrien beherakada nabarmenarekin lehen urteetan. Hala ere, lan-errealitateak aldaketa handiak jasan ditu ordutik. Digitalizazioan izandako aurrerapenek, klima-aldaketaren ondorioek, lan-munduan eta lehen gizonentzat bakarrik ziren lanbideetan emakumeen presentzia handitzeak, langileen zahartzeak, lan-baldintzak, lan-harremanak eta arriskuak aldatzen dituzte, eta horiek dira mende honetan aurrean ditugun erronkak. Lan-istripuak prebentzio-neurrien gabeziaren ondorio nabarmenena dira oraindik ere, baina lan-jatorriko gaixotasunei erantzun behar diegu; izan ere, kalte izugarria eta iraunkorra dira langileentzat, eta prebentzio-arloko hondarrik garrantzitsuenetako bat da.

Urtero bezala UGT Euskadik prebentzio ordezkariak bilduko ditu sindikatuaren Bilboko egoitzan, 10.30etan. Ondoren, elkarretaratzea egingo du Moyua Plazan, 12:00etan, prebentzia eskatu eta lanean bizitza galdu duten (aurtengo) 13 langileen heriotzak salatzeko.
Manifestua
Visitas: 2

















