Grebara deitu dugu Metalaren merkataritzan urriaren 7rako

UGT, LAB, ELA, CCOO sindikatuok patronalaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dugu hitzarmen kolektiboaren blokeoa publikoki salatu eta lanuzteak iragartzeko
Print This Post
  
  
Email This Post   


LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok agerraldia egin dugu gaur patronalaren egoitzaren aurrean, hitzarmen kolektiboaren blokeoa publikoki salatzeko eta datorren urriaren 7rako greba eguna iragartzeko.

2019tik hitzarmena bertan behera geratu da. Sei urte baino gehiago daramatzagu gure lan- eta soldata-baldintzak eguneratzeko zain; denbora horretan inflazioak gora egin du, erosteko ahalmena galdu dugu eta, kasu batzuetan, soldatak ez dira urteko 18.000 eurora iristen.

CECOBI patronala da blokeo horren erantzule zuzena. Proposamen eskasak egiteaz gain, negoziazioa baliatu nahi du jada finkatuta dauden eskubideetan murrizketak aplikatzeko:

Baja medikoen osagarria okertzea, gaixotzen dena ekonomikoki zigortuz.

Antzinatasuna murriztea, plus oso mugatua (2014ko taulen gainean kalkulatua eta zortzi laurtekotara mugatua).

Atzerapen horien aurrean, Bizkaiko Metalaren Merkataritzako langileok argi daukagu:

Soldata duinak: erosteko ahalmena berreskuratzea, KPIari lotutako eguneratze-bermearekin.

Lanaldi-murrizketa: urteko 1.758 orduetatik 1.725era pasatzea, lurraldeko merkataritzako beste hitzarmen batzuekin parekatuz.

Uko egin gabe: dagoeneko eskuratuta dauden eskubide guztiak bere horretan mantentzea.

Sektorea egunero mantentzen eta martxan jartzen dugunak gara. Enpresek irabaziak sortzen jarraitzen duten bitartean, plantillak ezin du soldata prekarioak edo lanaldi luzeak jasaten jarraitu. Horregatik, mahaia geldirik dagoenez, urrats bat aurrera egin eta dei egiten dugu urriaren 7ko grebarekin bat egitera, erantzun kolektibo eta irmoa emateko kaleetan.

Azkenik, mezu zuzen bat bidaltzen diogu CECOBIri irailaren 21eko bilerari begira: akordiorako benetako borondatea erakusteko aukera dute, edozein proposamen atzerakor erretiratuz eta bidezko soldatak bermatuz.

Urriaren 7an, denok grebara!

Bizkaiko metalaren merkataritza borrokan!

Visitas: 0